NAIZ
HERNANI

AHTren lanetan ari zen langile batek istripua izan du Hernanin

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetan ari zen langile batek istripua izan du Hernanin eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

Istripua goizeko 10.00ak aldera gertatu da Hernanin, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetan. Hogei metroko altuerako plataforma baten gainean zegoen behargin bat irristatu egin da eta tibia eta peronea hautsi ditu, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute langilea, eskilara batekin, eta Donostia Ospitalera eraman dute.