NAIZ
BILBO

Egoitz Lopez de Lacalle, Asier Aranguren eta Jose Campo aske gelditu dira

Ezarritako 20.000 euroko fidantza bana ordainduta, Egoitz Lopez de Lacalle, Asier Aranguren eta Jose Campo presoak aske gelditu dira asteazken honetan.

Egoitz Lopez de Lacalle, jertse beltzarekin, aske gelditu ondoren. (NAIZ)
Egoitz Lopez de Lacalle, jertse beltzarekin, aske gelditu ondoren. (NAIZ)

Egoitz Lopez de Lacalle GARAko langilea asteazken arratsalde honetan atera da espetxetik, ezarritako fidantza ordainduta.

Navalcarneroko kartzelan zegoen.

Minutu gutxira, Asier Aranguren Aranjuezko kartzelatik atera da.

Gaueko 23.00ak aldera, Etxeratek jakinarazi du Jose Campo ere aske gelditu dela, Alcalako espetxetik aterata.

Aranguren, Lopez de Lacalle eta Campo iazko urtarriletik daude preso; EPPKren mintzakidetza taldearen aurkako operazioan atxilotu zituzten beste bost lagunekin batera: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aintzake Orkolaga, Aitziber Sagarminaga eta Mikel Almandoz. Azken hori joan zen astean geratu zen aske.

Aranguren ‘Asier eta biok’ dokumentalaren protagonista da, Aitor eta Amaia Merinok zuzendua.