
Korrika 19, Gipuzkoatik igaroko da igandean. Goizeko zortziak aldera, motoraz pasatuko dute lekukoa Pasai Donibanen.
Donostiako kaleetara 9.00etan iritsi da. Jendetza batu da, auzo guztietan. Gipuzkoako hiriburuko alkate Juan Karlos Izagirrek eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok ere korrika egin dute euskararen alde. Realeko ordezkariek, LAB sindikatukoek eta beste hainbat eragile zein euskaltzalek ere eraman dute lekukoa.
Donostiari agur esan eta Lasarte-Orian sartu da euskararen aldeko lasterketa. Buruntzaldetik Urola Kostarako bidea hartuko 19.Korrikak. Zarautzera 15.30ean iritsi da, hortik Zumaia, Zestoa (17:51), Azpeititik birritan 18:45ean eta Azkoitiatik bueltan (20:10), Errezil (20:40), Bidania-Goiatz (21:54) eta Tolosa (22:52).

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da

Duelo por el niño vizcaino fallecido tras ser atropellado por un tractor en Burgos

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»

