
Ehunka pertsona elkartu dira Baionan euriaren gainetik Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan. 10:30ean ekin diote manifestaldiari, sindikatu eta eragile sozial desberdinek. CGT buruan zela, ‘Austeritateari ez, enplegu, soldata, zerbitzu publiko eta babes sozialarengatik’ lemapean.
«Sindikalismoa kriminalizatzen duen patronalaren aurrean, ekintza kolektiboa ezinbestekoa da demokrazian», adierazi du Marie-Pierre Clearboutek, bertako idazkari nagusi moduan. Macron legea ekarri du gogora eta honek langileriaren eskubideetan suposatzen dituen urraketak.
CGTrekin batera, hainbat sindikatu eta erakunde bildu dira. Hauen artean LAB, zeintzuek langileriaren «segurtasun eza» salatu duten. Era berean, «espazio sozio-ekonomiko iraunkor bat sortzea eta kolektiboak Euskal Herrian espazio bat izatea» aldarrikatu dute. Borroka honetan, «boterearen oreka handiagoa» ezinbestekoa dela azpimarratu dute.
Bizi! elkartea ere izan da bertan. ‘Ez etsi, trantsizioa dago!’, aldarrikatu dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

