
Athleticek ohar bidez jakinarazi duenez, arrakastaz egin diote ebakuntza Iker Muniain jokalariari, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura konpontzeko.
Iragan apirilaren 4an lesionatu zen Muniain, Sevillaren aurkako partidan.
«Begizta bikoitzeko lotailuplastiaren» bitartez konpondu diote lesioa, Bilboko taldeak adierazi duenez.
Jokalari nafarra 48 orduz izango da erietxean eta, arazorik ez badago, etxera bidaliko dute.
Talde zuri-gorriaren arabera, 7-8 hilabete beharko ditu Muniainek errekuperatzeko.

Cultura
Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Euskal Herria
Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Música
Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Música
Robe Iniesta, el poder del arte

Euskal Herria