Ez da urte ona izan txuri-urdinentzako etxetik urrun, baina garaipen on batekin eman diote amaiera denboraldiari. Urteko bigarren garaipena eskuratu dute Donostiatik urrun eta tentsio gutxiko partida batean izan da.
Rayok ere gutxi zuen jokoan, ia ezinezko bait zuen lehen zazpien artean bukatzea. (Athleticek galdu eta 17 goleko diferentzia behar zuen). Hala ere, hasieran etxekoak izan dira nagusi, baina Carlos Vela mexikarrak defentsaren akats bat baliatu du lehen gola egiteko. Ospatzeko ia betarik izan gabe, bigarrena egin dute gipuzkoarrek. Ruben Pardoren pase luze baten ostean ederki amaitu du Chory Castrok.
Atsedenaldia iritsi aurretik Embarbak tartea murriztu du. Bide honetik ekin diote bigarren zatiari eta etxekoek saria izan dute, Buenok markagailuan berdinketa jarri ostean.
Bazirudien horrela bukatuko zela partida, baina lehen zatian bezala, bi ziztada eman ditu Realak. Lehena Imanol Agirretxek eta bigarrena Elustondok urrutitik egindako jaurtiketa batean.
Honela, amaiera jarri diote 2014-2015 denboraldiari eta hurrengo urteari begira jarri dira bi taldeak.

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean
