Igandeko hauteskundean aukeratutako legebiltzarkideek ekainaren 17an aukeratu beharko dute Parlamentuko presidentea eta Mahaiko gainerako kideak.
Behin Parlamentua osatuta, herrialdeko presidente izango dena hautatzeko prozedura jarriko da abian.
Parlamentuko presidentea eta Mahaiko kideak aukeratzeko ordua izan daiteke aldaketaren alde dauden alderdien gehiengoa frogatzeko lehen aukera.
Legebiltzarra osatu eta hamar eguneko epean, ordezkaritza daukaten alderdiekin hitz egin beharko du, eta Gobernu presidentetzarako hautagai bat proposatu.
Botazioa sekretua izango da. Lehen saioan hautagaiak gehiengo absoluturik eskuratzen ez badu, hurrengo egunean nahikoa luke gehiengo sinplearekin.
Hiru hilabeteren buruan presidenterik aukeratuko ez balitz, Parlamentua disolbatu eta hauteskundeak deitu beharko lirateke.
Udalak, aldiz, ekainaren 13an eratuko dira.

Las derechas tumban los decretos de vivienda y dejan tocada la legislatura de Sánchez

«Puta», grabado en la espalda con un cúter; el detenido ha quedado libre

Muere una joven que resultó herida en la sokamuturra de Lodosa

PNV y Junts se disponen a tumbar los decretos y Sánchez habla de «la hora de la verdad»



