
Zazpi urte beranduago, Oinatz Bengoetxeak Buruz buruko finala jokatuko du aurten eta 2008ko hartan bezala, partidatik partidara gehiago jokatzen duenaren itxura ematen ari da. Partida orekatua espero zen azkenaldian aurrerapausu handi bat eman duen Mikel Urrutikoetxearen aurka, baina lehia, eta aurkaria, berehala hausti ditu Leitzarrak.
Pilotari sotamanoz joz eta ia boterik ematen utzi gabe, sekulako erritmoa jarri dio Asegarceko aurrelariak partidari eta Mikel Urrutikoetxeak ezin izan dio Binakako txapeldunari jarraitu. Lehen sei tantoetan markagailuan oreka egon den arren, Zaratamokoa bete egin da, gorputzari buelta eman ezinda aritu da eta ezin izan du ezer egin Benegoetxea VI.aren joko bikainaren aurka.
Bihar Gasteizen jokatuko den Martinez de Irujo, arratsaldean egindako frogan Ogetan egongo dela duela berrestu du, eta Olaizola II.aren arteko lehiako irabazlea izango du arerio finalean.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

