NAIZ
BILBO

James Bonden soinu bandak, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Arriaga Antzokian

James Bond 007 agentearen fimen soinu bandak entzungai izango dira bihar eta etzi Bilboko Arriaga Antzokian Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bertan 50 urte baino gehiagoko ibilbidean izan diren soinu banden aukeraketaz gozatzeko parada izanen da.

Daniel Craig, James Bonden paperean.
Daniel Craig, James Bonden paperean.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) ekainaren 25ean eta 26an Bilboko Arriaga antzokian izanen da, «Bond and Beyond: 007 agentearen 50 urte» izenburupean kontzertua eskainiz. 007 agente ospetsuaren filmen soinu banden musika aukeraketa bat izango da, 50 urte baino gehiago dituen filmografia erakutsiz.

Errepertorioak 007 agentea protagonista duten klasikoen musika lanak jasoko ditu, hala nola ‘Goldfinger’ edo ‘From Russia with Love’, baita duela denbora gutxiago egindako ‘Casino Royale’ edo ‘Skyfall’ filmetako abestiak ere. Halaber, ez da faltako ‘James Bond Theme’ mitikoa, pertsonaiaren melodia ezagunena.

BOSek errepertorio horretako bi espezialista izango ditu kontzertuetan. Alde batetik, AEBetako orkestra handienetako batzuetako pops zuzendaria den Michael Krajewskik maisua izango da. Era berean, Broadway eszenako artista den Debbie Gravitte abeslaria izango da abestiei ahotsa jarriko diena.

James Bond omentzeaz gain, BOSek beste agente sekretu ezagunak protagonista diren beste film batzuren soinu banden melodia ezagunenak ere interpretatuko ditu, hala nola ‘Dick Tracy’, ‘Austin Powers’, ‘Pink Panther’, ‘Mission: Imposible’ edo ‘Secret Agent Man’.