
Ohar baten bidez, Periko Solabarriaren heriotzak eragin dion «atsekabe sakona» adierazi du Sortuk.
«Bere bizitza laburbiltzen duen hitz bat hautatzekotan hitz hori ‘konpromisoa’ izango litzateke zalantzarik gabe; bizitza oso bat beti eta edozein zirkunstantziatan bere herrikideekin konprometitua, zapalkuntza modurik lazgarrienean jasandakoekin zein langileria klasearekin lerrokatua; momentu oro Euskal Herriaren aldeko borrokaren apustutik eta independentzia eta sozialismoaren eraikuntzarako tresna hutsa baino ez den ezker abertzalearen baitan», nabarmendu dute.
Solabarriak militante gisa emandako lekukotasuna «mirestekoa» izan dela azpimarratu du ezker abertzaleak, eta gaineratu harek «erabat» uztartu zituela bizitza publikoa eta pribatuaren arteko koherentzia. «Pentsatzen zuenaren arabera bizi izan zen beti eta baita bizi zen bezala pentsatu ere».
Periko Solabarriaren heriotzak ezker abertzalea «umezurtz» sentiarazi duela aitortu du Sortuk eta, horrez gain, «utzi digun ondaren politikoaren hartzaileak garen heinean bere borroka grinari segida emateko konpromisoa» bere egin du alderdiak.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

