
Rohan Dennis australiarrak irabazi du Frantziako Tourrari abiada eman dion Utrecht-eko (Herbehereak) lehen etapan. 13 kilometroko erlojuaren aurkakoan lider nagusien artean ez da tarte esanguratsurik izan, Vincenzo Nibali izan dan arren faboritoetan lehena, uste baino denbora okerragoarekin, ordea, ziur aski.
Nibali baino denbora hobea egin dute kinieletan onenen artean ez egon arren Tour oso ona egin ahal dutenetako batzuk. Robert Gesink, adibidez, Nibali baino 10 segundo hobeto egin du bere lana. Dennisengandik 43 segundora iritsi da Nibali, 7 segundo beranduago Christopher Froome (+50), 8 gehiagora Contador (+58) eta 3 gehiagora Nairo Quintana (1' 01").
Jonathan Castroviejo, lehen euskal herritarra
Euskal herritarren artean denbora onena Jonathan Castroviejo izan da, seigarren denbora onena egin du, etaparen irabazlea baino 23 segundo gehiago.

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

68 fallecidos ya en Toledo por otro accidente en el AVE atribuido a un error humano

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

Pradales y EH Bildu rechazan los graves ataques y Zupiria habla de «grupos organizados vascos»
