
Osasunak gaur arratsaldez ekin dio 2015/2016 aurredenboraldiari. Enrique Martin Monrealek 19:00ean deitu ditu jokalariak Taxoaren, lehen kontaktu bat sortzeko asmoz.
Aurkezpen ofizial honetan, prestatzaileez gain, 24 jokalari izan dira. Hutsuneen artean, Mikel Merino, 19 urtze azpiko Europako txapelketan ari dena, Jordan Loties, oraindik osatu gabe eta Nekounam eta Ansarifard iraniarrak, euren selekzioarekin aritu ostean egun batzuk gehiagoren baimena dutenak.
Beraz, hauek dira Taxoaren izan direnak: Asier Riesgo, Javi Flaño, Miguel Flaño, Nino, Kenan Kodro, Roberto Torres, Santamaria, Maikel Mesa, Oier Sanjurjo, Álex Sanchez, Adrian Cruz, Tano, Juan Pérez, Unai García, David García, Diego Rubio, Kike Barja, José García, Fernando Rubio, Alex Berenguer, Olavide, Aitor Buñuel, Antonio Otegui eta Javi Martinez.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
