
MTN-Qhubeka talde hegoafrikarrak egin du bere Tourra. Lehen talde afrikarra lasterketan eta etapa bat bereganatu du Stephen Cummingsi esker. Eguneko ihesaldian sartu eta Mendeko igoeran gailendu da Ingalaterrako txirrindularia. Eta ez nola nahiko egun batean, Nelson Mandela Egunean.
Ihesaldirako eguna zela bazekiten askok, eta horren eredu izan da etapa hasieran izan den borroka. Kostata baina sortu da ihesaldia eta bertan izen indartsuak sartu dira. Thibaut Pinot, Romain Bardet, Peter Sagan, Simon Yates edo Stephen Cummings bera, besteak beste. Haiekin ibili da ere Jonathan Castroviejo euskal herritarra.
Laster argitu da etapa garaipenaren jokoa aurrean zegoela eta amaierako aldapa gogorrera begira jarri dira txirrindulariak. Mendeko gaina helmugatik kilometrora gainditu beharra zuten. (3,1 kilometro %10,1eko penditzarekin).
Azpi-azpitik jo du Bardetek eta berarekin abiatu da Yates. Oricako gaztea, ordea, laster lehertu da eta Pinot, aldiz, atzetik bere erritmoa hartuz, lasterketa burura iritsi da gaina harrapatzerako. Bazirudien etapa, beraz, Bardet eta Pinoten harteko gauza zela, baina ez dute elkar ulertu. Atzetik iritsi da Cummings, eta iritsi den bezala, pare bat bihurgune ongi hartuaz, aurrera egin du, bi besoak altxatuz.
Sailkapen nagusiko borrokan, Nairo Quintana izan da erasokorren. Metro batzuk hartu ditu Nibalirekin batera, baina Froomek bere igoera egin du, bere erritmoan, eta azkenerako Movistarreko kolonbiarra izan ezik, denak utzi ditu atzean. Contadorrek denbora galdu, eta gehiago Van Garderenek, zeinek sailkapeneko bigarren postua Quintanaren hanketan utzi du.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
