NAIZ
GERNIKA

Independentistak sareak kolore eta piper berdez bete du Gernika

Independentistak Sareak Gernikako jaietan piper berde, sagardo eta Iparragirreren kantuak bildu dituen ekitaldi batean Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko baliatuz.

Independentistak sareak Gernikan burututako ekitaldia. (INDEPENDENTISTAK)
Independentistak sareak Gernikan burututako ekitaldia. (INDEPENDENTISTAK)

Azken urteotako ohiturari jarraituz independentziaren aldeko ekimeNA burutu dute Gernikako jaietan. 13:00ak inguruan hasi dira bertako piper berde frijituak eta sagardoa jendeari eskaintzen, ‘Piperberdeak’, da-eta Independentistak sareko gernikarrek euren burua izendatzeko duten modua. 

Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, jende ugari gerturatu da ekitaldira. Piperrak eta sagardo bidez indarrak ongi hartuta, ‘Iparragirregaz kantari’ saioari ekin diote herriko abesbatza desberdineteko kideekin batera. Herritar asko bildu da Iparragirreren estatuaren inguruan bere abestiak kantatuz. Hala, ‘Gernikako arbola’, ‘Agur Euskal Herriari’, ‘Hara nun dira’, ‘Ume eder bat’ edo ‘Trapu zaharrak’ abestiak izan dira entzungai. Ekitaldi honekin «Euskal Herriaren askatasunaren aldeko kantari independentista moduan» aldarrikatu nahi izan dute Iparragirre.
 
Indepenentistak sareak «arrakasta osoa» izan dela adierazi du, eta «urtetik urtera inadar handiagoa» hartzen ari dela ikusita, lanean jarraitu eta «ilusio handiz» aurrera egiteko konpromisoa hartu dute.