NAIZ

Amezketan ere, Irujo garaile

Altuna III.-ak eta Irujok indarrak neurtu dituzte berriro gaur arratsaldean Amezketan eta Iberoko aurrelaria eta Tolosak lortu dute garaipena (22-21).

Donostiako torneoko finalean egindako erakustaldiaren ondoren, Irujo eta Altuna III Amezketan lehiatu dira Tolosa eta Rezustarekin batera, hurrenez hurren.

Altuna mendeku hartzekotan izan da. Lan asko egin ondoren 21era lehenengo iritsi da, baina Irujok ez du amore eman eta azkenean garaipena lortu du.