
Esprint handiek badute gogoan izateko izen berri bat: Caleb Ewan. 21 urteko australiarrak John Degenkolb eta Peter Sagan garaitu ditu gora egiten zuen esprint batean eta bere bizitzako garaipenik onena lortu du. Bide batez, Orica taldearen bigarrena aurtengo Vueltan.
Etapa esprinterako bideratuta zegoen, eta bazirudien sailkapen nagusian ez zela alderik izango, baina tarte txikiak ireki dira azken metrotan eta lider aldaketa eman da. Tom Dumoulin da orain sailkapen nagusiaren buruan.
Iljo Keisse (Etixx-Quick Step), Antoine Duchesne (Europcar) eta Tsgabu Grmay (Lampre-Merida) izan dira eguneko beste protagonistak, ihesaldia hartuta. Tropelak, hala ere, kontrolpean eraman ditu egun guztian zehar. Keissek azken saiakera bat egin du, baina amaierarako 8 kilometro falta zirenean irentsi du talde handiak.
Oricak gidatu ditu azken kilometroak, eta Ewanek erremate ederra eman dio etapari. Degenkolben gurpiletik indartsu atera da eta Sagan bere gurpiletik atera du, hurrengo esprintetarako abisua emanez.

Emiratos Árabes Unidos se implica en la guerra junto a Israel

Belgrado, la ciudad dividida

Agentes encañonan a un joven y amenazan a una testigo en la Kutxi: «Deja de tocar los cojones»

El principal acusado de la muerte de Lukas Agirre rechaza la autoinculpación inicial
