NAIZ
DONOSTIA

«Erresistentzia eta autogestia», Kortxoenea bizirik mantentzeko aldarria

Ehunka lagun bildu dira Donostian Kortxoenearen eraiste agindua salatzeko. Festa giroan «erresistentzia eta autogestia» defendatu dute. Gaur gauerako eta biharko ere eskaintza kultural oparoa antolatu dute.

Kortxoenearen eraistea salatu dute Donostian. (@Kortxoenea)
Kortxoenearen eraistea salatu dute Donostian. (@Kortxoenea)

Kortxoenearen eraistearen aurka ehunka pertsona bildu dira Donostian gaur arratsaldean. 17:30ean abiatu da martxa Bulebarretik ‘Erresistentzia eta autogestioa, Kortxoenea bizirik’ lelopean. Festa giroan, Groseraino abiatu dira, gaztetxearen atariraino.

Hala ere, festa giroa aurretik hasi da. 15:00ean Mursego eta Physis Versus Nomosen ikuskizun berezia izan da. Eta bai gaur gauez eta biharko egunez ere eskaintza kulturalak aurrera jarraituko du. Bazkalostean, kalejira bat egoteaz gain, Fermin Muguruza eta Bad Sound Systemen musikaz gozatzeko parada izanen da.

Martxa bera, Ze Esatek! taldeak girotu du, eta lanean esparru libre bat mantentzeko konpromisoa hartu dute. Gipuzkoar hiriburuan 11.000 etxebizitza hutsik daudela ere salatu dute.