
Mamuka espetxetik atera berri den gaztea da. Ama Grezian da lanean eta neba zain dauka etxean, ezindurik den aita zaintzen. Lanik gabe daude bi semeak, eta itsasontzi baten erosketan aurkituko dute egoerari aterabidea. Etorkinen joan-etorrian nahastuta dagoen mafiarekin dirua lortzeko aukera izango dute, eta horrek zoritxarra gehiago areagotuko du haiengan.
Film «erreala» egin nahi izan duela defendatu du Tutberidzek, Georgian eta munduko beste lekuetan errepikatzen den egoerari buruzkoa. «Uste dut filmak borroka egiten duela arazoekin ez galtzeagatik ez zure balioak ez zure nortasuna. Pertsona hori sakrifikatu egiten da eta beharbada ahal zuen guztia egin du familia berriro batasun bat izan dadin. Baina batzuetan gertatzen dena bizitza ankerra da, badakigu, eta hori guztia areagotu egiten da Moirarekin gertatzen dena dela-eta», esan du.
Polizia ere mafiaren barruan txertatu du zuzendari georgiarrak. «Erreala da eta tamalez ez da bakarrik gertatzen Georgian, Polizia eta gaizkileak elkarri lotuta dijoaz eta batzuetan gauza beraren alde borrokatzen dira. Georgiako egoera okerragoa izan da, gaur egun ez da hain txarra. Istorio erreala da, ez da drama sozial bat», ohartarazi du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza

