
Bilbon ospatzen ari den xakeko Iberoamerikar Banakako Txapelketan parte hartzen ari diren Anand indiarra, So estatubatuarra, Giri holandarra eta Ding txinatarra Begoñazpi ikastolako haur talde baten aurka aritu da atseden jardunaldian. Emaitza: berdinketa.
Laurak munduko hamar jokalaririk onenen artean aurkitzen dira gaur egun eta Begoñazpi ikastola, aldiz, Euskal Herrian xake a ikasgai kurrikular gisa ezarri duen lehen ikastetxea da.
Lehia aurretik aukeratutako posizio batetik abiatu da. Hain zuzen, A.W. Daniel xakelariak 1934an egindako azterketa batean oinarrituta. Konposizio artifizial bat non bide bakarra dagoen irabazi, berdindu edo galtzeko. Munduko onenek entrenamendu gisa erabili ohi dute bere zailtasuna dela-eta.
Ia xake-amteko desabantaila batetik abiatu dira lau txapeldunak, baina haurren akats batek garaipena ematen ahal zien. Hala ere, berdinketan amaitu da partida.
Ikastetxeko lau eta bost urteko haurrak ere aritu dira lau txapeldunekin abtera taula erraldoi batean, xakearekin lehen kontaktua izaten.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
