
Iaz New Orleansera egindako bidaia baten ondotik sortu zitzaion Fermin Muguruzari Katrinari eta tokiko musikari lotutako dokumentala egiteko ideia. Maiatzean bigarren bidaia bat egin zuen guztia antolatzeko eta irailean grabatu zuen soilik hiru astetan dokumental osoa, baita hamar kantutako musika disko bat ere, bere ibilbideko kantu batzuen birmoldaketekin osatutakoa.
Katrinaren ondoren New Orleansko komunitateak izan dituen erronkak eta etorkizunari nola begiratzen dion, 25 musikari eta bi dokumentalistaren ekarpenen bitartez jaso du Muguruzak ‘Nola?’ dokumentalean. Hartara, bere hamar kantu horiek, bertako musikariek birmoldatuak, hari narratibo nagusi izango dira tokiko kulturaren argazki bat lortze aldera. Abenduaren 3an Donostiako Tabakaleran eta biharamunean Bilboko Azkuna Zentroan aurkeztuko da lan berria.
Ez da berea izango, ordea, zikloko dokumental bakarra. Aholkulari lanetan aritu da Fermin Muguruza Euskadiko Filmategiak aurten antolatzen duen bigarren saioan –Victor Ericeri eskainitako atzera begirakoa izan da lehenengoa– eta berak beste hiru lan hautatu ditu zikloa osatzeko. Carl Deal eta Tia Dessinen ‘Trouble the water’, Aaron Walkerren ‘Bury the hatchet’ eta Spike Leeren ‘When the levees broke’ dira gainontzeko dokumentalak.
Zikloaren baitako proiekzioez gain, ‘Nola?’ Iruñean aurkeztuko da abenduaren 12an Katakraken eta Baionan eskainiko da ondoren, abenduaren 16an, Kalostrapen.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
