
Greziako kostaldera hainbat errefuxiatu zeramatzan bi ontzi hondoratu egin dira eta gutxienez 20 errefuxiatu hil dira, ‘Hurriyet’ egunkariak berri eman duenez.
25 errefuxiatu zihoazen Izmir-eko Dikili herritik abiatu den ontzian, Lesbos irla helmuga zutela, Turkiakok kostaldetik 20 kilometrora. Goizaldeko bostak aldera ontzia irauli egin da, haizeak eta itsasoaren egoera txarrak eraginda.
Turkiako hondartza batean hamahiru gorpu topatu dituzte, gehienak haurrenak, eta beste hamabi errefuxiatu erreskatatu dituzte. Ospitalera eraman dituzte hiportermia zantzuekin.
Ordu batzuk beranduago, handik gertu dagoen Dikiliko hondartzan zazpi errefuxiaturen gorpuak topatu dituzte.
‘Cumhuriyet’ egunkariaren arabera, 58 etorkin zeramatzan ontzia abiatu da hondartza horretatik, baina irten eta gutxira hondoratu egin da.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

