Jon Ormazabal
Tolosa

Iñaki Artolaren erakustaldia Beotibarren (13-22)

Artola-Albisu bikote gipuzkoarrak oso bideratuta du finalerdietarako bidea, Bengoetxea VI-Untoriaren aurka euren seigarren puntua eskuratu ostean (13-22).

Iñaki Artola. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Iñaki Artola. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Jende askotxo bildu da Tolosako pilotalekuan eta bertaratuek Alegiarraren erakustaldiaz gozatzeko parada izan dute, 15 tanto lortu baititu gipuzkoarrak jokoan.

Partidak bi zati oso desberdin izan ditu. Lehenengoan, Untoriak oso ondo eutsi dio bikote gipuzkoarraren erasoaldiari eta bi aurrelariak asko asmatu dute aurrealdean, markagailuan oreka handia izan delarik. Are gehiago, zenbait berdinketen ostean, egungo txapeldunek alde txiki bat hartu dute, ordura arteko handiena 12-4an Oinatzek sakez egindako bigarren tantoari esker.

Behartutako atsedenaldiak ordea, mesede egin die ordura arte ondo ari zen bikote urdinari. Pixkanaka, atzelari errioxarrak aukerako pilota gehiago utzi du aurrean eta Iñaki Artolak ez du barkatu. Konfiantzaz beterik, era guztietako tantoak lortu ditu eta ia zuzenean joan dira gipuzkoarrak 22. kartoira