
Txapelketako bi bikoterik sendoenek jokatuko dute Binakako finala bi aste barru, Martinez de Irujo eta Rezusta nagusitasun osoz gailendu baitira egungo txapeldunen aurka Gasteizen jokatutako partidan.
Aspekoak ziren faborito eta hasiera hasieratik hartu dute aurre markagailuan Irujoren hasiera elektrikoari esker. Saiatu dira Bengoetxea VI.a eta Untoria partidari eusten eta lana erruz egin badute ere, inoiz ez dira piloteoan nagusitzeko gai izan. Bere lehen finala jokatuko duen Beñat Rezustak partida handia jokatu du eta beti nagusitu zaio bere arerioari.
Izan dute gorriek bere susperralditxoa, 9-5 gerturatu dira, baina Irujo-Rezustak ez diete inolako aukerarik eman eta Olaizola II.a-Urrutikoetxeak badute kezkatzeko arrazoirik, Iberokoak eta Bergarakoak Bilbon horrela jotzen asmatzen badute.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Una encuesta sitúa a EH Bildu como fuerza emergente en Santurtzi con un PNV en declive

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid
