Laboral Kutxak ezin izan du Herbalife Gran Canaria taldearen pistan irabazi eta esku hutsik itzuli da irlatik. Partida azken txanpan erabaki da, eta hor etxekoek gehiago asmatu dute (93-90).
Omic (16 punto eta zazpi errebote) y Salin (16 punto eta bost errebota) izan dira etxekoen onenak, eta gasteiztarren aldetik James (21eko balorazioarekin) eta Bourousis (19) nabarmendu dira. Perasovicen taldea indartsu hasi da, eta lehen laurdenean aurretik ibili da (10-19) Adamsen isnpirazioari esker.
Honen atzetik, ordea, etxekoen susperraldia iritsi da (16-5eko partzialarekin) eta aurretik jarri dira lehen laurdenaren amaierarako (26-24). Bigarren laurdenean, berriz ere, euskaldunak nagusitu dira eta 41-48ko markagailuarekin iritsi dira atsedenaldira.
Atsedenalditik bueltan lo atera dira Perasovicen mutilak eta 16-2ko partzialarekin kanariarrak aurreratu dira berriz ere.
Errenta ongi mantendu dute etxekoek, azken txanparaino. Bi minuturen faltan baskoniarrak aurretik jarri dira (83-84), baina kanariarrek ez dituzte besoak jeitsi eta puntuak etxean geratu dira.

La erupción del Etna suspende varios vuelos con destino a Sicilia

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

KAS exige al Ayuntamiento de Donostia «que cese la intimidación» a sus voluntarios
