
Uste baino askoz errazago lortu du Jokin Altunak final laurdenetan Martinez de Irujoren aurka jokatzeko aukera, Victorri 3-22 irabazi ostean.
Esan daiteke aldagelatik irabazi duela lehia Aspekoak, errioxarra bere onetik atera baitu. Saketik min ikaragarria egin dio, denera zortzi tanto lortu baititu lehen pilotakadarekin. Piloteoan bezala, bikain asmatu du Victorren eskuina ekiditeko, pilota ezker paretara uneoro bilduz, eta errioxarrak ez du erantzuten jakin.
Tantoak amaitzerako orduan ere, arriskatu behar handirik ez du izan, Victor aurreregi jarri baita kantxan eta sarri buruzgain pasatu baitu. Atzo Sorian bezala, historia gutxiko partida izan da gaur Tolosakoa, 32 minututan eta 135 pilotakadetan amaitu dena.

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Euskal Herria
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Euskal Herria
A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Gipuzkoa
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

Música
