
Hiru puntuak baino zerbait gehiago lortu ditu Alavesek Valladoliden kontra Mendizorrotzan irabazitako partidan. Liga bukaera honetan gero eta zailagoa da garaipenak lortzea eta gasteiztarrek, ondo landuta eta sufrituta, baina lortu dute.
Bi taldeak ondo kokatu dira zelaian eta zaila izan da aukerak sortzea. Alaves aurreratu da Manu Barreiroren gol batekin bigarren zatian, baina hurrengo jokaldian berdinketa lortu du Valladolidek. Emaitza ez zela aldatuko ematen zuen, baina 85. minutuan Sergio Llamasek garaipenaren gola egin du.
Bost jardunaldi falta direnean, Alavesek bigarren postuan jarraitzen du eta Lehen Mailara zuzenean igotzeko lehia estuan ari da hurrengo jardunaldian aurkari izango duen Tarragonako Nastic taldearekin.

Euskal Herria
Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Euskal Herria
Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Euskal Herria
Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Euskal Herria
Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

Euskal Herria