Jon Ormazabal

Irribarria urakanak indarrean darrai (10-22)

Aramako aurrelari gazteak adjetiboak agortzen jarraitzen du eta Buruz Buruko finala jokatuko du Oinatz Bengoetxeari 10-22 irabazita.

Irribarriak sekulako erakustaldia eman du Bengoetxearen aurka. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Irribarriak sekulako erakustaldia eman du Bengoetxearen aurka. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

19 urterekin, Iker Irribarriak Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du, Eibarren maila handiko beste aurrelari bat txikitu ostean. Aurreko astean Aimar Olaizola erantzunik gabe utzi bazuen, gaur Oinatz Bengoetxea xehatu du aurrelari gipuzkoarrak, beste erakustaldi bat emanda.

Aspekoaren hasiera bikain baten ostean, sakea txokotik eta zabaletik txandaka ateraz, saiatu da Leitzakoa goierritarra bere onetik ateratzen, baita une batez lortu ere (10-9), baina Irribarriak sakea eta bere materiala berreskuratu dituenean, zuzenean joan da finalerako txartela eman dion 22. kartoira. Aurrekoetan bezala, pilota guztiak gozatu ditu, postura guztietan, eta frontisetik oso urrun, Bengoetxea VI.ak amore ematea beste aukerarik ez du izan.