NAIZ
Bergara

Sute batek Bergarako batzokia kiskali du

Sute batek Bergarako batzokia kiskali du gaur gauean. Zauriturik egon ez den arren, galera materialak handiak dira, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Ertzaintza sutearen jatorria ikertzen ari da eta hozkailuetan sortu ote den uste dute.

Whatsapp bidez zabaldu den bideoa.

Gaur gauean sute batek Bergarako batzokia kiskali du, galera materal handiak sortuz. Hala ere, kalte pertsonalik ez da izan. Ertzaintzak adierazi duenez, sutea non jaio den ikertzen ari dira eta, ustez, hozkailuetan izan du jatorria.

Gerora, batzoki osora zabaldu da, San Pedro kalean daogen lau pisuko eraikin guztian kalteak sortuz. Ertzaintza eta suhiltzaileak berehala gerturatu dira eta sutea itzali egin dute.