
AEBetako inteligentzia zerbitzuek mulla Akhtar Mansur Afganistango talibanen buruzagia hil dute, droneak erabilita, Barack Obama presidenteak berak baimendutako operazio batean.
Afganistango Inteligentzia zerbitzuek atzo baieztatu zuten berria. Geroxeago, talibanek.
Mansurrek urtebete baino gutxiago egin du talibanen buruzagi moduan, iazko udan izendatu baitzuten, mulla Omar mugimenduaren sortzailearen heriotza baieztatu zenean. «Denbora asko egin dugu Mansur zelatatzen», esan zuten Inteligentzia zerbitzuek.
Quettako Shurako –Afganistango talibanen mugimenduko zuzendaritza– kide batek AFP agentziari adierazi zion ez zuela lortzen Mansurrekin harremanetan jartzea larunbat gauaz geroztik: «Ez dakigu gauza larriren bat gertatu ote zaion, edo eraso baten beldurrez zelako telefono mugikorra itzali egin zuen».
Balutxistango Ahmad Wal hiritik gertu hil zuten Mansur, AEBetako iturrien arabera. Etxe Zuriak erasoa bukatu ostean eman zien operazioaren berri Afganistan eta Pakistango agintariei. Bi pertsona zihoazen autoa erabat suntsitu zuen aire-erasoak. Barruan zeuden bi pertsonak ezagutzerik ez zegoen. Gorpuak Quettako erietxe batera eraman zituzten.
Mansur izendatu zutenean taliban guztiak ez ziren bat etorri. Batzuek ISIS Estatu Islamikoarekin egin zuten bat. Orain «botere borroka» izango da, Ahmed Rashid analistaren arabera.

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti
