
François Hollande presidente frantsesaren lan legearen aurkako mobilizazioek jarraitzen dute, baita Ipar Euskal Herrian ere.
Gaurkoan, Jusq'au retrait kolektiboak eta sindikatuek, tartean CCOO, Behobiako zubia blokeatu dute. Greban dauden trenbideetako langileek ere bat egin dute ekimenarekin.
Ondoren, autobideko ordainlekura hurbildu dira eta manifestariek kamioiak blokeatu dituzte Irun-Hendaia norabidean.
Lakuako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, bost kilometroko auto pilaketak sortu dira autobidean eta Lapurdira doazen gainerako errepideetako trafikoan ere eragina izaten ari da.
Zirkulazioa N-121A errepidetik desbideratzen ari dira.
«Kamioiak bi orduz blokatu nahi ditugu», azaldu du Julien Delionek Baiona eta Hendaiako tren gidariak ordezkatzen dituen CGTko kideak, Kazetak berri eman duenez.
Sindikalistak emandako azalpenen arabera, ekimenaren xedea, besteak beste, Hego Euskal Herritik datorren «erregaien hornikuntza blokatzea» da. «Horrek, orokorrean, ekonomiaren blokatzean parte hartzen baitu», erantsi du Claude Larrieu kolektiboko kideak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
