Arrasaten hasiak dira erabakitzen
Arrasatearrak goizean goizetik ari dira erabakitzeko eskubidea praktikan jartzen galdera baten inguruan; «Nahi al duzu izan euskal estatu independiente bateko herritarra?». Bederatzi gune eta 17 mahai egokitu dituzte bozka emateko, eta 200 boluntario baino gehiago ari dira lanean herriko auzo ezberdinetan.

Ikastolako gunean hasierako orduetan lana ez zitzaien falta mahaietan zeuden lagunei, gutxinaka-gutxinaka pasatu dira hautestontzietatik parte hartzaile goiztiarrenak. Adineko jende asko, eta haur txikien aita eta amak ikusi ditugu gehien bat, baita Gure Esku Dago ekimenaren aurpegi ezagunak ere. Bertan egon dira Zelai Nikolas eta Anjel Oiarbide, besteak beste. Nikolasek adierazi duenez, «askotan konturatzen ez bagara ere gauza handi bat egiten ari gara» euskal herritarrok herri kontsulta hauekin, «daukagun eskubidea praktikara eramaten ari gara-eta era natural batean», eta horrek nolabaiteko «herri klima sortzen du, elkarrren arteko ulermena, lana...»
Eguerdi aldera animazioa izan da herri kontsultaren inguruan. Sebero Altube plazan txosna montatu dute eta bertan pintxo-potea egin dute eta ondoan Gure Esku Dago ekimenaren material ezberdina ipini dute salgai. Erabakitzeko eskubideari irribarrea eta jai giroa emateko ere ez dira trikitilariak eta txarangak faltatu.

Enfado en Geroa Bai por quedarse fuera de la papeleta conjunta PSN-FA para el Senado

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»



