
San Miguel Ligako lehen estropada, IV Basque Country Bandera, igandean jokatuko da Guadalquivir ibaian, Sevillan. Aurreko urteetako bideari jarraiki, Kantauri itsasotik kanpo eramatea erabaki dute antolatzaileek, Bartzelona eta Malagako esperientziak kontuan hartuta.
Estropada 12.00etan hasiko da eta erlojupekoa izango da, bikoteka. Orio, San Juan, San Pedro, Zumaia, Urdaibai, Kaiku, Zierbena, Portugalete, Astillero, Cabo eta Tiranek parte hartuko dute.
Bezperan, larunbatean, KAE1 Ligako lehen estropada –Bilboko Bandera– jokatuko da Nerbioi ibaian. Donostiarra, Getaria, Hondarribia B, Orio B, San Pedro B, Zarautz, Pedreña, Castro, Lekittarra, Santurtzi, Ondarroa eta Deustu izango dira aurrez aurre.

Euskal Herria
Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Salud
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Salud
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Música