
Tom Dumoulin herbeherearra nagusitu da Tourreko bederatzigarren etapan. Arcalis maila bereziko mendatean amaitu a etapa eta ihesaldiko gainerako txirrindulariei nagusitu zaie Dumoulin. Tourrean lortzen duen lehen garaipena du herbeherearrak; Giroan etapa bat irabazia du, eta bi Vueltan.
Haren atzetik egin duteRui Costa eta Rafal Majkak, 38 segundo beranduago iritsi dira helmugara. Laugarren izan da Dani Navarro espainiarra, eta bosgarren Winner Anacona kolonbiarra.
Sei minutu eta 36 segundu gehiago behar izan dituzte sailkapen nagusia lehiatzen ari diren gizonek. Hori hala, lidertzan jarraitzen du Chris Froome birtainiarrak. Sailkapen nagusirako faboritoetako bat zen Alberto Contadorrek lasterketa utzi behar izan du.
Tourraren jarraipen guztia NAIZen webgune berezian.

Hernani y Errenteria responden con hechos a las insinuaciones de Insausti sobre el sinhogarismo

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

Ane Lindane a Abogados Cristianos: «Un par de gaupasas y se os pasa la tontería»
