NAIZ
BILBO

Jaietan eraso sexisten aurka egingo duen kanpainaren irudia aurkeztu du Bilboko Udalak

Aste Nagusian eraso sexisten aurka abian jarriko den kanpainaren irudia aurkeztu du Bilboko Udalak. Marijaia da kartelaren elementu nagusia, kopetilun agertzen dena, ezezko argi bat adieraziz.

Eraso sexisten aurkako kartela, Bilboko Aste Nagusirako.
Eraso sexisten aurkako kartela, Bilboko Aste Nagusirako.

Bilboko Udalak Aste Nagusian eraso sexisten aurka abian jarriko duen kanpainaren irudia ezagutzera eman die herritarrei.

Marijaia da kartelaren protagonista. Bilboko jaietako ikonorik garrantzitsuenetakoa den hau kopetilun agertzen da, eskua zabal-zabalik luzatuta, erasoen aurrean gaitzespena adierazteko.

Aurreko urteotan bezala, gaitzespen argia adierazten duten lemak aukeratu dira: «EZ beti da EZ» eta «NO es NO».

Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Jaietako Sailak abuztuaren 18an aurkeztuko ditu Aste Nagusiari begirako prestatu dituen ekintzak, baita eraso sexistaren bat jasaten duten emakumeen esku jarriko dituen baliabideak ere.