NAIZ

Bretxako saltoki-gunea hustu dute sute baten ondorioz

Bretxako bitxi-denda batek sua hartu du eta horrek Donostiako Boulevardeko saltoki-gunea hustera behartu du.

Suhiltzaileak Bretxan. (InfoEmergencias-en bidez. @JonSubijana)
Suhiltzaileak Bretxan. (InfoEmergencias-en bidez. @JonSubijana)

Bretxan izandako suteak soilik kalte materialak eragin ditu. Ez da zauriturik izan. Hasiera batean oilasko denda batean sortu dela sutea esan bada ere, gero baieztatu da bitxi-denda batean gertatu dela.

Sutearen sorburua aztertzen ari dira oraindik. 18.15ean izan da gertaera. Suhiltzaileak 19.00ak pasata bertan ziren oraindik, kea baitzegoen bertan.

Hasiera batean, bertako langileak hasi dira sua amatatzen, bertako mangera batzuk erabiliz, suhiltzaileak iritsi diren arte.

Kea handia zegoenez, jendez hustu dute saltoki-gunea, baita beheko aparkalekua ere.