NAIZ
PARIS

Nicolas Sarkozyk hautagaitza aurkeztu du berriro Frantziako presidente izateko

Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozyk bere burua aurkeztuko du eskuinaren izenean berriro hauteskunde presidentzialetan lehiatzeko.

Sarkozy tras una comparecencia ante medios. (AFP)
Sarkozy tras una comparecencia ante medios. (AFP)

Etzi salgai jarriko duten liburuan iragarri du. Nicolas Sarkozy Les Républicains (LR)  alderdiaren buruak Errepublikako presidente izan nahi du berriro, eta horretarako bere burua aurkeztuko du eskuinak hautagai izenda dezan.

‘Tout pour la France’  liburuan argitaratu dena ez da, halere, sekulako sorpresa izan, aukera elikatu baitu Sarkozyk berak behin baino gehiagotan. Sarkozy 2007tik 2012ra izan zen Frantziako presidente. Orain hurrengo urteko hauteskundeetan kargua berriro eskuratzea du helburu.