
Donostiaren hamabi erretratuz osatutako ‘Kalebegiak’ ekoizpenaren estreinaldia hartuko du Belodromoak Zinemaldian irailaren 21ean. Europako Kultur Hiriburuaren ikus-entzunezko apustu garrantzitsuena da eta Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Las chicas de Pasaik (María Elorza eta Maider Fernández Iriarte), Borja Cobeaga, Telmo Esnal, Isabel Herguera, Ekain Irigoyen, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta eta Imanol Uribe zinegileek parte hartu dute.
Horretaz gain, ‘Storks’ eta ‘Sausage Party’ animazio komedien Europako estreinaldia ere izango da Belodromoan, irailaren 18 eta 20an, hurrenez hurren.
‘Storks’ filmak haurren eta zikoinen mitoa hartzen du abiapuntu eta multinazional banatzaile baten moduan egituratuta dagoen haur-banaketako fabrika batean murgilduko da. Familia-komedia da eta Doug Sweetlandek eta Nicholas Stollerrek zuzendu dute.
‘Sausage Party’, berriz, helduentzako animazio-komedia da, Conrad Vernonek (‘Madagascar 3’) eta Greg Tiernanek (‘Thomas & Friends’) zuzendua. Supermerkatuko elikagaiei buruzko filma da: beren patuaren berri izango dute, eta hari aurka egingo diote.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

