
Baionako Canopia hondakin tratamenduko gunean sute handia izan da bart. Bil eta Garbik kudeatzen duen zentroa erabat kiskalita geratu da. Sua goizeko 03.00ak aldera piztu da eta suhiltzaileek amatatzeari ekin dioten arren, 1.500 metro koadroko eraikina erabat kiskalita geratu da. Guztira 52 suhiltzailek hartu dute parte.
Canopia gunea Baiona kanpoaldera dago, duela zazpi urte zabaldu zuten eta, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko 202 herrietako hondakinak tratatzen dira bertan.
07:30ak aldera lortu dute sutea itzaltzea. Hala ere, ke handia sortu da A-63 autopista inguruan, Baiona iparralde guztian nabaria izan delarik.

Euskal Herria
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Economía
Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Aktualitatea
Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Mundo
Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

Euskal Herria