
EH Bilduren ekitaldiak ehunka gazte bildu ditu EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen kanpoaldean, Arnaldo Otegi eta Laura Mintegiren hitzaldiak entzuteko.
Izugarria Leioako campusean @ArnaldoOtegi eta @lauramintegi-ri egindako harrera.
— EH Bildu (@ehbildu) 2016(e)ko irailak 21
Konpromiso eta ilusio itzela gazte hauena! #HemenEtaOrain pic.twitter.com/DhiWiFjEUQ
Orain arte ezagutu gabeko egoera baten aurrean gaudela nabarmendu du Otegik: «gazte belaunaldia bere gurasoena baino baldintza okerragoetan bizi da». Azpimarratu duenez, egoera horretara «ez gara kasualitatez iritsi».
«Espainiako estatuko eta Europako botere finantzieroek krisi latza eragin dute eta horien aurrean makurtu dira botere politikoak. Horren ondorioz, gure gazteen etorkizuna zalantzaz betea dago», esan du Otegik, gogoratuz azken urteotan «herri honetako 15.000 gazte atzerrira joatera behartuta» ikusi dutela beren burua.
Gazteriari «oraina eta etorkizuna» bermatzeko neurriak proposatu behar direla agertu du EH Bilduko bozeramaileak. Horretarako, gazteak Euskal Herrira itzultzeko plana abian jartzeko asmoa azaldu du.
Plan horren baitan egongo litzateke gazteei begirako enplegu plan estrategikoa. Honen guztiaren helburua argia dela zehaztu du: lan prekarietatearekin amaitzea, gazteei lan aukerak eskaintzea eta gazteek alokairu sozialetarako sarbidea izatea.
«Gure herriko gazteek egoera eta baldintza duinetan herri honetan bizi eta lan egin ahal izateko, lan egingo dugu», azaldu du Otegik.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
