NAIZ
BAIONA

Elkargo berriaren Kontseilu komunitarioaren eserleku banaketa zehaztu du prefetak

Ipar Euskal Herriko elkargo berriaren Kontseilu Komunitarioak 233 eserleku izango ditu, Eric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefetak dekretu batean zehaztu duenez. Banaketa ere egin du eta iaz egin ziren estimazioak egin aldatu dira.

Eric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefetak elkargo berriaren Kontseilu Komunitarioa nola osatuko den zehazten duen dekretua plazaratu du gaur. Horren arabera, 233 eserleku izango ditu erakunde berriak; herri bakoitzari dagokion ordezkari kopurua ere banatu du, lurralde kolektibitateen kodigoan eta 2015eko erroldan oinarrituta.

Horrenbestez, 2015ean egin ziren lehen estimazioak aldatu egin dira. Oro har, udalerriek oraingo kontseilari kopuruari eutsiko diote. 23 udalerrik eserlekuak galduko dituzte eta beste batzuek irabazi. Azken hori da Baiona, Angelu eta Biarritzen kasua, esaterako. Lapurdiko hiriburua 11 kontseilaritik 22 izatera pasako da; Angeluk bikoiztu egingo ditu ordezkariak –9tik 18ra– eta Biarritzek 11 izango ditu, lau gehiago.

Hendaiak zazpi kontseilari izango ditu; Donibane Lohizunek, sei; Urruñak, lau; Bokalek, Ziburuk, Kanbok eta Bidartek, hiruna; eta Uztaritzek, Hazparnek, Senperek, Mugerrek eta Hiriburuk, bina ordezkari.

Gainontzeko herriek kontseilari bana izango dute elkargo berrian.