NAIZ
gasteiz

Absolbitu egin dituzte Gasteizen EHUren campusean 2014an atxilotutako sei ikasleak

2014ko martxoan EHUren Gasteizko campusean presoen eskubideen aldeko elkarretaratzean atxilotu zituzten sei gazteak absolbitu egin dituzte.

Absolbitutako sei gazteetako bost. (NAIZ)
Absolbitutako sei gazteetako bost. (NAIZ)

2014ko martxoaren 19an sei gazte atxilotu zituzten Gasteizko EHUren campusean, elkarretaratze batean, euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen ari zirela. Zenbait ikaslek mural bat margotu zuten eta kalez jantzitako ertzainek ikasleetako bat atxilotu zuten. Ondoren, beste batzuek errepidea moztu zuten lurrean eserita, atxilotua askatzeko eskatuz eta Ertzaintzak kargatu egin zuen, beste bostak atxilotuz.

Irailean epaitu zituzten agintarien aurkako delituak eta lesioak eragitea leporatuta; fiskalak guztira hamahiru urteko espetxe zigorra eta 5.000 euroko isuna eskatzen zuen baina absolbitu egin dituzte, Topatu.eus-ek berri eman duenez.