
Iaz emateke utzi zuen pausua eman du Jokin Altunak, Iker Irribarriari 9-22 irabazi ostean, finalerdietarako lehen aldiz sailkatuta. Aimar Olaizola izango da amezketarraren hurrengo aurkaria.
Atzo bezala, pilotazaleek baino emozio gutxiagoko partida izan da sarrera bikaina izan duen Atano III.ean jokatutakoa. Gutxienez, partidaren lehenen herenean markagailua nahikoa orekatua joan da eta buruz buruko txapelduna, pilota bizi erabiliz, 7-6 ere aurreratu da, 1-5 galtzen joan ostean. Hala ere, sakez falta egin du zazpinakoa –geroago beste bat ere egin du– aramarrak eta konfiantza galdu eta besoa uzkurtu zaio.
Aurreko asteetan izan ez zuen txisparekin, Jokin Altunak ez du aukera galdu eta errematean eta erabakietan asmatuz, 8-20 joan da markagailuan, partida erabakita utziz.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

