NAIZ

Zauritutako mendizale bat erreskatatu dute Zigoitian

Helikoptero batek mendizale bat erreskatatu behar izan du Zigoitian, erori eta iristeko zaila zen leku batean min hartuta geratu eta gero. Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Mendizale bat zauritu egin da Zigoitian eta helikoptero batek erreskatatu behar izan du. Iristea zaila den leku batetan erori da mendizalea eta beso batean hartu du min.

Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 11:40ak aldera jaso dute deia eta Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da. Gasteizko Santiago ospitalera garraiatu dute mendizalea.