NAIZ

14.000 saski inguru banatu ditu Errigorak azken kanpainan

Errigorak inoiz baino saski eskari handiagoa izan du azken kanpaina honetan. Guztira 14.000 saski inguru banatu ditu eta 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa izango du aurtengoan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde.

Errigoraren azken kanpainaren aurkezpena. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Errigoraren azken kanpainaren aurkezpena. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Inoiz baino eskari gehiago bildu ditu Errigoraren azken kanpainak. Guztira 14.000 inguru bildu ditu. «ta ez hori bakarrik, inoiz baino zabalpen handiagoa izan du kanpainak berak eta  amets berrietarako egindako deiak kalean, ahoz.aho, sare sozialetan, komunikabideetan... Ederra izan da», adierazi dute ohar baten bidez.

Gogora ekarri dute kanpaina hasieran «Errigorago» joateko asmoa azaldu zutela. «Bada zuri esker, guri esker, hasi ekoizleengandik eta saskia eskatzen duzuen azken hartzaileenganaino, tartean garen auzloangile guztioi esker, bagoaz harago, zerumuga berriak amestu ez ezik egia bihurtzen hasiak gara».

175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa izango du aurtengoan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde. «Bere garaian euskararen berreskurapenerako, Nafarroa hegoaldeko euskaltzale ameslariek, martxan jarritako proiektuek aurrera jarrai dezaten hauspoa izango da zalantzarik gabe», ospatu dute. «Eta harago goazenez, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren amets berriak hauspotzeko ere izango da baliagarri».

Larunbat honetan, Ablitasen, «auzolanaren aragazki polita» osatuko dute milaka kutxa osatu eta bidaltzeko. Datozen egunetan, «auzolanari esker ere», 200 herri baino gehiagora iritsiko dira Errigorren kutxa beltz eta zuriak.