
Egiptoko telebista estatalak eman ditu igande honetan Kairoko koptoen katedralaren inguruan jazo den leherketak utzi dituen lehendabiziko zenbakiak: 20tik gora hildako eta 25 zauritu.
Elizgizon batek «Al Ahram» egunkari nazionalari egindako adierazpenen arabera, katedralaren alboan dagoen eliza txiki batean eman da leherketa. Ondorioz, segurtasun neurri zorrotzetik itxi du eremua Egiptoko Poliziak.
Oraingoz, ez du inork erasoa bere gain hartu, baina jakina da milizia islamisten erasoek gora egin dutela 2013tik gaur arte. Esaterako, sei poliziak galdu zuten bizitza iragan ostiralean, bonba-auto bat lehertu ostean.

Salud
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Ciencia y Tecnología
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Mundo
Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Euskal Herria
Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Bizkaia