
Hedabide italiarrek zabaldu dutenez, Polizia italiarra Anis Amri tunisiarrarengan hurbildu da gaur goizaldean Milango Sesto San Giovanni auzoan identifikatzeko asmoz eta hura tiroka hasi da. Polizietako batek tiro egin dio eta hil egin du.
Barne ministro italiarrak, Marco Minnitik, baieztatu egin du hildakoa Anis Amri dela eta Poliziaren bertsioa ere ontzat eman du, hau da, tunisiarra izan dela tiroka hasi den lehena. Polizietako bat zaurituta dagoela ere esan du, baina bere bizitza ez dagoela arriskuan.
Ez du xehetasun gehiago eman, «ikerketa abian dagoelako».
Agintari alemaniarren ustez Anis Amri astelehen gauean Berlingo Gabonetako merkatu baten aurka izan zen erasoaren egilea da. Hamabi lagun hil ziren, kamioi batek harrapatuta.
Berlin hiri-Estatuko tokiko Gobernuak esan du «lasaigarria» dela erasoaren ustezko egilea hil izana baina balizko konplizeen bilaketak jarraitzen duela erantsi du.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona


