
Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga euskal herritarren berehalako askatasuna eskatzen duen adierazpen instituzionala egiteko proposamena aurkeztu dute EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok.
Aldi berean, EH Bilduko zinegotziek beren babesa agertu diete Udalbatzarrean «ongi etorri errefuxiatuak» dioten zapiekin soinean. Juan Mari Aburto alkateari ez zaio gustatu eta kentzeko eskatu die batzarra hasterakoan.
Aurkeztutako idazkian, Bilboko Udala Greziako enbaxadarekin harremanetan jarri eta euskal solidarioen askatasuna eskatzea proposatzen da. Baita ere, «pertsona migratzaile eta errefuxiatuen etorrerak oztopatzeari utzi eta euren etorrerak azkartzea», Bilbo «harrera hiri» izateko prestutasuna agertzea eta deitutako mobilizazioetan parte hartzea.
Bilboko Udal Gobernuak ez du erantzunik eman aurkeztutako proposamenari.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»


