Korrika 1980ko azaroaren 29an jaio zen, eta ordutik 37 urte pasa badira ere, indarrean dago euskararen aldeko lasterkaldia. 37 urte igarota, 2017ko martxoaren 30ean abiatuko da 20. edizioa, eta zenbaki borobil hori urtemuga jai batekin ospatuko du AEK-k, «ideia ero bezain zoragarria izan zuten horiek omentzeko».
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, «ideia ero hori» mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta «esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma». Horrexegatik, urtemuga jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, «ezohiko otordua, sorpresaz betea».
Jaia Irungo Ficoba erakustazokan ospatuko da, otsailaren 11ko eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituta, Sarrera 20 €-koa izango da, eta antolaketa-lanak errazteko, izena emateko gunea prestatu dute euren webgunean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
