
EH Bilduko diputatu Oskar Matutek Alvaro Nadalen urgentziazko agerraldia eskatu du, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak, hainbat baldintzarekin, Garoña berriz irekitzeko aukera emango duen txostenaren inguruan azalpenak eman ditzan.
Azken egunotan hainbat mediok filtratu dutenez, CSNren txostena Garoña hainbat baldintzarekin berriz irekitzearen aldekoa da, eta gaurtik ari da kontseilu horretako osoko bilkura azterketa tekniko hura aztertzen. Txostena aztertzeko prozesua hainbat aste edo hilabetez luzatzea espero da.
CSNk oniritzia emango balu, Gobernu espainiarrak izango luke azken hitza.
«Nuclenor bezalako energia lobbyen edo herritarren osasunaren alde dagoen argitu behar du energia ministroak», azpimarratu du Matutek.
Koalizio abertzaleko diputatuaren esanetan, «euskal gizarteak ezin du Damoclesen ezpataren azpian gehiago bizi».
«Garoñako zentrala zaharkitua dago eta arriskutsua» dela nabarmentzeaz gain, gogoratu du «Estatuko energia osoaren %1a besterik ez duela ekoizten Garoñak». Matutek energia berriztagarrien alde eginez, zentralaren behin betiko itxiera eta eraispena aldarrikatu du, «euskal erakundeek eta euskal gizarteak berak eskatu legez».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes


