
Zaila zuen Realak kanporaketa, iragan astean Anoetan 0-1 galdu ostean, baina borrokarako asmoz zelairatu dira gaur Camp Noun. Biek ala biek aurkarien zelaira eraman dute presioa, baloia jokatuta ateratzea ekidin nahian, eta honek lehen minutuak metro gutxitan jokatzea ekarri du, aukera handirik gabe.
Eta lehen aukeran asmatu du Barçak. Azken metrotan ederki jokatuta, Denis Suarezek bikain gurutzatu du Rulliren aurrean. Txuri-urdinek jokaldiaren hasieran Umtitik Xabi Prietori egindako falta bat eskatu dute, baina epaileak ez du ezer adierazi. Golak min egin die Eusebioren jokalariei eta lehen zatian ez dute gauza handirik erakutsi.
Guztiz desberdina izan da bigarren zatia. Borrokatuz erortzeko asmoa erakutsi dute donostiarrek, eta berdintzeko aukera paregabea izan du William Josek, baina aurrelariak ez du asmatu, eta kontraerasoan Neymarri penalti garbia egin dio Iñigo Martinezek. Messik ez du hutsik egin.
Oso zaila zegoen kontua, baina txuri-urdinek ez dute etsi eta Juanmik golarekin duen erlazio ona berretsi du, 2-1ekoa jarriz. Baina pozak gutxi iraun du, hurrengo minutuan Luis Suarezek etxekoen hirugarrena egin du-eta.
William Josek ez du gol festara hutsik egin nahi izan, eta burukada eder batekin berriz ere partidan sartu ditu gipuzkoarrak. Ia 20 minutu aurretik eta lehiarako gogoz zeuden euskaldunak. Eta lehiatu egin dira, 80. minutuan Barçak oso ohikoa duen jokaldi baten bitartez laugarrena egin duen arte. Arda Turanek baloia bultzatu baino ez du egin behar izan, Aleix Vidalek ondoko marratik pase ederra sartu eta gero. Hor bukatu da kanporaketa, baina oraindik ere Denis Suarezek bostgarrena egin du, Messiren jokaldi bikain baten ostean.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
